ALTZAGAKO MERKATUA ERABILTZEKO ESKAERA

Zer da?

Merkatuko plaza elkarteek eta beste erakunde batzuek kultura-ekitaldiak egiteko erabiltzen da gaur egun.

Nork eska dezake?

Adinez nagusiak diren pertsona fisikoek, pertsona juridikoek edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra. Lokala erabili nahi duen erakundearen datuak adieraziz, data, aurreikusitako ordutegia eta egin beharreko jarduerak adieraziz, eta udalaren materialen baten erabilera beharrezkoa den adieraziz. Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Doan: Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako elkarteentzat edo jendearentzat irekiak diren ekitaldiak antolatzen dituztenentzat, sartzeko kosturik ez badute eta udal-interesekoak badira. Gainerako kasuetan, dagokion tasa ordainduta.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 10 egun.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea.

KULTURAK
4. Eskatutako lokala eskuragarri dagoela egiaztatzea.
5. Egin nahi den jarduera bera eta jardueraren bideragarritasuna balioestea.
6. Udal-tasaren bat ordaindu behar izanez gero, zenbatekoa eta diru-sarrera zein kontu-zenbakitan egin behar den adieraziko da.
7. Udaltzaingoari eta dagokion Kultur Etxeari baimena jakinaraztea.
8. Pertsona edo erakunde eskatzaileari jakinaraztea

Oharrak

Eskaeraren berrespena albait lasterren egingo da, ahoz edo telefonoz. Horrela ezin bada egin, mezu elektroniko bidez edo idazki bidez.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak