DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEA (KULTURA-JARDUERAK FINANTZATZEKO DIRU-LAGUNTZEN URTEKO DEIALDIA

Zer da?

Erandioko Udalak udalerrian kultura-jarduerak finantzatzera bideratutako diru-laguntzak emateko norgehiagoka-prozeduraren bidez egiten duen deialdia da.

Nork eska dezake?

Erroldatuta dauden pertsona fisikoek, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoek edo haien legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Urteko deialdian onartutako eskaera espezifikoa urte osoan egin beharreko jardueren proiektu bat eta ekitaldiko diru-sarrerak eta gastuak islatuko dituen aurrekontu bat erantsita.

Justifikatzeko, beharrezkoa izango da eskaera espezifikoa, aurkeztea eta egindako jardueraren memoria, ekitaldiko diru-sarrerak eta gastuak egiaztatuko dituzten agiriak, kartelak eta eskuko programak eranstea.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete, eskaera aurkezten den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Legezko gehieneko epea: 4 hilabete eskaera-datatik aurrera zenbatzen hasita.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa

Diru laguntzak arautzeko Udal Ordenantza, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena 2011ko

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Recogida y comprobación de la solicitud y documentación.
2. Registro, escaneado y copia a la persona interesada.
3. Remisión de la solicitud a Cultura.

KULTURAK
4.Eskaerak ezarritako irizpideetan oinarrituta balioestea, Txosten Teknikoa.
5. Deialdian izendatutako kide anitzeko organoari txostena igortzea.
6. Ebazpena, Alkatetzaren Ebazpena.
7. Ebazpena interesdunei jakinaraztea.
8. Emandako diru-laguntzak ordaintzea.
9. Iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzea.

Justifikazioa. Erakunde edo pertsona onuradunek, nolanahi ere, egindako jarduerei lotutako gastuen justifikazioa eta egindako ekintzen memoria aurkeztu beharko dute diru-laguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

Oharrak

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren araberakoa izango da, baina, oro har, ekitaldi bakoitzeko martxoa amaitu aurretik aurkeztu beharko dira eskaerak.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak